XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Gaixo gazteak, libro zirezte ala esklabo?

Ez dakit oraino ainitz gaztek irakurtzen duten Herria astekaria.

Halere esperantza dut nonbrearen artean, zonbaitek irakurtuko dutela kaseta hau.

Uda ari zauku bururatzen, udatiarrak ttipitzen ari dira eta Eskual-Herria berriz sartuko da ixiltasunean, bakartasunean.

Erraiten nuen hastean: gaixo gazteak!

Ez nuke minik egin nahi, bainan egiari behar da eman bere bidea.

Badakigu gazte ainitz ardura kurri direla uda guzian, pestaz pesta, igande arrats guziez.

Normal da, auzo herrietako gaztek behar dute gurutzatu; ardura entzuten da: Holako herritik ainitz gazte, horiek bederen heldu dira...

Ontsa da da hori.

Bainan ez baita arras hola oraiko egunean!

Gazteak, otoan sartu-ta, ez daki gehiago xuxen norat ari den.

Norapeit... bada hainbertze pesta han hemenka, eta gaztea gehiago pesta eta goseago.

Gaztea pestaz gose da, ez ditake geldi.

Bainan gaztea bere buruaren jabe dea gehiago?

Badakia ez erraiten bere buruari?

Badakia gelditzen behar orduan?

Agian ba, bainan ni beldur ezetz.

Noren falta da?

Nehorena eta denena.

Gisa batez iduritzen zaut gazteak esklabo direla.

Libertate ainitz ba omen dute, sobera berdin; bainan bere buruari ba erran araztea beti pestarat joaiteko, libro izaitea dea? ala esklabo izaitea?

Oraino uda balitz bakarrik!

Negu guzian berdintsu izanen da.

Gazteak berak baino zaharragoen esklabo dira.

Gaztetaz baliatzen dira guziak, eta hok ez ohartzen ere.

Gazteria adinekoen meneko bezala dago.

Gazteak ez omen du libertimendurik.

Hortakotz behar du musika, soinua, dantza igande guziez.

Hori da maleruski ainitz gaztentzat libertimendu bakarra.

Ikusten dituzue udan nik bezain ontsa murru xoko guziak pesta erreklamaz beteak.

Nola eginak dira afixa horiek?

Arratsaldeko pesta edo pilota edo eskualdun dantzari edo eskualdun joko eta nik dakita zer, biziki handizki ezarriak, eta gero behereko zolan: 10 h.30: grand bal, ttipi-ttipia izkiriatua.

Arratsaldeko pestan, pilotan edo bertze ikusgarrietan jende guti edo gutixko; haatik arratsean, gaztez mukurru soinuan.

Egiaren erraiteko, behar litazke egin afixak: arratsaldeko ikusgarria, hitz ttipitan eta grand bal hitz larritan.

Gaixo gazteak! Zuek ixilik egon behar, zuetaz baliatzen direnen aitzinean.

Ixtantean beharko duzue hartu agenda bat, markatzeko noiz norat joan urte guzian dantzarat, pilotariak bere partidak nun dituen egiteko markatzen dituen bezala.

Eta beti berdin... eta beti gose...

Posible dea gaztentzat beren buruaren jabe egoitea?

Hola ibiliz, beren nortasuna ttipitzen dute ala handitzen?

Egun batez bizkitartean, familiatzearekin, beharko du gazteak gelditu aitzinean bezala kurri ibiltzetik.

Nola eginen du, ez balin badu egundaino uko egin ateraldi bati?

Gazteak, bada hain bat denetan.Ikas zuen buruen jabe egoiten.

Bere gaztetasunaz baliatu behar duela erraiten duen gazteak, gaztetasun trixtea eremaiten du.

Eskualdun gazteak, ez ahal zirezte hortan!

Le meilleur accueil vous est réservé, ba, mukurru den plaza edo barne batean!

Gaixo gazteak!